|
|||
| |||
AUZOPOLIS denbora bankuaren arauak1.- Denbora bankua irabazirik gabeko proiektua da. Erakunde sustatzailea eta koordinatzailea Auzopolis elkartea da. 2.- Denbora bankuak Ermuan zein Deba Beheko ( Debabarreneko ) beste edozein herritako biztanleen arteko denbora trukea du helburu. 3.- Eskaintzen den zerbitzua edozein izanda ere, trukerako unitatea ordua izango da. 4.- Denbora bankuan izena ematea bakarka egin ahal izango da. Horretarako, proiektuko arduradunekin elkarrizketa izan beharko da batetik eta bestetik, erabiltzaile izateko konpromisoa hartuko da; denbora eskaini eta eskatzearena alegia. 5.- Denbora bankuan parte hartu nahi duen orok denbora kontu korronte bat eta talonario pertsonal bat izango ditu. Honek, eman eta jasotako ordu kopuruen arteko oreka mantentzea ahalbidetuko du, gehienezko aldea 20 ordu izanik. 6.- Behin zerbitzua emanda, zeregin horretan sartutako ordu kopuruarekin txeke bat emango dio zerbitzua jaso duenak zerbitzua bete duenari. 7.- Denbora Bankuan, pertsona bakoitzak hilero jaso eta eman dituen ordu kopuruen berri emango die arduradunei. Era berean, Bankuak, hiru hiletik behin, kontu guztien balantzea egingo du. 8.- Erantzunkizuna trukeak egiten dituzten pertsonei dagokie soil-soilik. 9.- Diskrezioa eta arduratsua izatea eskatzen da zerbitzu edo trukeak egiterakoan. 10.- Bat nator Denbora Bankuaren protokoloarekin eta beraren arabera parte hartzera konprometitzen naiz. Arduradunak baimenduta daude orrialde honetako informazioa erabiltzeko, beti ere denbora Bankuarekin zerikusia duten helburuetarako. |
|||
© AUZOPOLIS - Denbora Bankua - Debabarrena
denborabankua@auzopolis.net — 695 777 986 astelehenetik ostiralera 17:00tik 20:00etara. Web orri hau ηofcon-ek diseinatua izan da. Web orri honekin arazorik baduzu edo iruzkinik egin nahi baduzu mesedez webmaster-akin harremanetan jar zaitez. |