|
|
|
|
|
Ezagutu, elkar ezagutuz
Auzopolis denbora bankuaren beste ekimen bat.
-
Helburua
"Ezagutu, elkar ezagutuz" ekimenak bazkideen arteko erlazioa areagotzea
ahalbidetu nahi du. Horretarako, aisialdiarekin lotutako talde jarduerez
baliatuko da. Jarduerok, eguneroko bizitzan sortzen diren zailtasun
eta arazoak ekiditea helburu edukita, elkarren arteko laguntza bilatuko
duen konfiantzazko giroa sorraraziko dute.
-
Nola?
Gure ingurua ezagutuz (herriak, mendiak, monumentuak..), jakina, honek
ekar dezakeen lagun eta bazkideen arteko erlazio hobetze eta sakontzea
ahaztu barik. Bazkideek ezagutu nahiko luketen guztia proposa dezakete.
Auzopolisen talde dinamizatzailea proposatu direnak antolatzeaz arduratuko
litzateke. Era berean, taldearekin partekatu ahal izango dute euren
lekurik kuttunenak, era honetan, taldeak horrela erabakiko balu, talde
dinamizatzailea bisita hori antolatzeaz arduratuko litzateke.
-
Zergatik?
Indibidualismoa gustatzen ez zaigulako.
Hiri bizitzaren bakardadea eta isolamenduarekin bukatu nahi dugulako.
Auzopilisen parte garela sentitzeko beharra dugulako.
Bizitzeko beste era baten alde gaudelako.
Pertsonen arteko "lokarriak" estutzea beharrezkoa delako.
Elkar ezagutu nahi dugulako.
Edozein egun delako aproposa lagun onak egiteko.
Auzopolis "topaleku" izan dadin nahi dugulako.
Batzeko eta ez baztertzeko lekuak behar direlako.
Gazteek eta ez hain gazteek, betiko auzokideek eta heldu berriek,
eta formazio handiko zein ez hain handiko pertsonek lekua izango duten
GUNE egokia behar dugulako.
Bizitzaren alde ludikoa aprobetxatu eta nabarmendu nahi dugulako.
Eta..... "ezagutu, elkar ezagutuz" nahi dugulako.
"Ezagutu, elkar ezagutuz" proposamenak
-
Bigarren proposamena: URDAIBAI
KIDEEN ARTEKO HARREMANAK SUSTATZEKO, AUZOPOLIS DENBORA BANKUAK II
"EZAGUTU, ELKAR EZAGUTUZ" ANTOLATU DU: URDAIBAI
EKAINAK 15, IGANDEA, 9:30ETAN, PAKO TABERNAN (ERMUAN)
ORDUTEGIA ETA IBILBIDEA:
9:30-10:30:AUTOBUSEZ SAN KRISTOBALERAINO (GERNIKA ETA MUNDAKA BITARTEAN
DAGOEN AUZO BAT)
10:30-13:00: EDORTA UNAMUNOK, BIOLOGOA, GIDATUTAKO IBILBIDEA
13:00-14:30:MUNDAKARAINO OINEZ, NAHI DUENA TRENEZ JOAN DAITEKE.
14:30: BAZKARIA ETA BAZKALONDOA
16:00-17:30: MUNDAKATIK IBILALDIA
17:45-18:15: MUNDAKATIK GERNIKARA, TRENEZ
18:15:19:15: GERNIKATIK ERMURA, AUTOBUSEZ
Argazkiak ikusi.
-
Lehenengo proposamena: BOLIVAR
Igandea, urriak 7
Simon Bolivar museora eta Ziortza/ Zenarruza-ko kolegiatara bisita
08:45 Irteera: Ermua - Trabakua, Bizkaibusen.
09:00-11:15: Trabakua- Bolivar, senderismoa.
11:15-12:15: Kafea eta herritik paseoa.
12:30-13:15: Simon Bolivar museora bisita.
13:30-14:00: Ziortza/Zenarrurza-rako igoera.
14:00-16:30: Bazkaldu
16:30-17:15: Ziortza-ra bisita
17:15-17:45: Ziortza - Iruzubieta (bi kilometro oinez)
18:20 Ermura heldu
Ziortzako
kolegiatako argazkiak ikusi.
|
|
© AUZOPOLIS - Denbora Bankua - Debabarrena
denborabankua@auzopolis.net
— 695 777 986 astelehenetik ostiralera 17:00tik 20:00etara.
Web orri hau ηofcon-ek diseinatua izan da.
Web orri honekin arazorik baduzu edo iruzkinik egin nahi baduzu mesedez
webmaster-akin harremanetan jar zaitez.
|