|
|||
| |||
|
Auzopolis elkarte bat da. Hortaz, lehen urratsa bazkide egitea da. Bankuko arduradunek egindako elkarrizketa baten bitaretz izen emate inprimakia bete egiten da, bertan bazkide bakoitzak trukatu nahi dituen zerbitzuak adierazten dira, hau da, bakoitzak eskatu eta eskaini nahi lituzkeenak. Informazio honekin truke posibleen zerrenda eratzen da, izan ere, bankuak bakarrik eskainiko du bere bazkideek trukatzeko dutena. Gainera, Auzopoliseko bazkide guztiek arauak bete eta errespetatuko dituztela agindu beharko dute. Agintze edo konpromezu hau funtzionamendurako protokolo orria betez egingo dute. Elkarrizketa egiteko aurretiko hitzordua egitea gomendatzen da. Horretarako, 695 777 986 telefonora deitu astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. |
|||
© AUZOPOLIS - Denbora Bankua - Debabarrena
denborabankua@auzopolis.net — 695 777 986 astelehenetik ostiralera 17:00tik 20:00etara. Web orri hau ηofcon-ek diseinatua izan da. Web orri honekin arazorik baduzu edo iruzkinik egin nahi baduzu mesedez webmaster-akin harremanetan jar zaitez. |