|
|||
| |||
TRUKEA: Denak balio du egiteko behar duzun denbora.Denbora banku bat, diruak parte hartu barik, erabiltzaileek zerbitzu ezberdinak eskatu zein eskaini ditzaketen truke sistema da. Ohiko bankuetan bezala, erabiltzaileek izena eman behar dute eta, kontu bat ireki bankuaren zerbitzuak erabili ahal izateko. Aipatutako kontuan ez da dirurik gordeko, denbora baizik. Beraz, lan ordua da balio unitatea. Horrela, banku honetan denbora da aberastasun nagusia, denak balio du egingo duzun lana burutzeko beharrezkoa duzun denbora. Lan trukeak ez dira zertan "bikoteka" izan behar, hau da, "nik zuri egin, beraz, zuk niri". Egindako zerbitzua, lan orduetan neurtuko dena, bankuan gordeko da, erabiltzaile honek lan bat egin diezaioten nahi/behar duenean erabil dezan. Adibidez:
Denbora batera, Marixabelek apal batzuk jarri nahi ditu etxean eta laguntza eskatzen dio Auzopolisi. |
|||
© AUZOPOLIS - Denbora Bankua - Debabarrena
denborabankua@auzopolis.net — 695 777 986 astelehenetik ostiralera 17:00tik 20:00etara. Web orri hau ηofcon-ek diseinatua izan da. Web orri honekin arazorik baduzu edo iruzkinik egin nahi baduzu mesedez webmaster-akin harremanetan jar zaitez. |